26-06-2025
Santurtziko Udala
Uztailaren 13an, Santurtzi Igeriketa Taldeak IX. La Sardina Zeharkaldia egin du. Itsasadarrean igeri egiteko hiru ibilbide izan dira, eta 305 igerilarik hartu dute parte. Helburua, ur irekietan igeriketa sustatzea eta bizimodu osasuntsu eta aktiboa bultzatzea da.
Bestalde, Itsasadarrean izan da Santurtziko XLV. Ikurrina, Itsasoko Ama Arraun Elkarteak antolatuta. ARC ligako bi estropadak, ARC1 eta ARC2ko tripulazioen parte-hartzearekin, uztailaren 27an jokatu dira.
Bilboko Portua eta Itsasadarra Fundazioak 9.900 euro eman ditu bi ekintza hauek aurrera eraman ahal izateko.